Gabriel García Márquez

Gabriel José de la Concordia García Márquez (Aracataca, Magdalena, Kolonbia, 1927ko martxoaren 6a – Mexiko Hiria, 2014ko apirilaren 17a) kolonbiar eleberrigile, gidoigile eta kazetaria izan zen, maitasunez Gabo edo Gabito bezala ezagutua Latinoamerika osoan. XX. mendeko autore esanguratsuenetako bat izan zen, batez ere gaztelaniaz, eta 1972ko Neustadt Nazioarteko Literatura Saria eta 1982an Estokolmon Literaturako Nobel Saria eman zizkioten. Bere buruari zuzendutako heziketa egin zuen, zuzenbide ikasketak utziz kazetaritzan aritzeko. Hasieratik ez zuen inhibiziorik erakutsi Kolonbiako eta kanpo politikako kritiketan. 1958an, Mercedes Barcha Pardorekin ezkondu zen; bi seme izan zituzten, Rodrigo eta Gonzalo.

García Márquez kazetari gisa hasi zen, eta ez-fikziozko lan txalogarri eta kontakizun labur asko idatzi zituen, baina ezagunagoa da bere eleberriengatik, hala nola, “''Ehun urteko bakardadea''” (Cien años de soledad) (1967), “''Heriotza iragarritako baten kronika''” (Crónica de una muerte anunciada) (1981), eta “''Maitasuna koleraren garaian''” (El amor en los tiempos del cólera) (1985). Bere lanek gorazarre kritiko handia eta arrakasta komertzial zabala lortu dute, batez ere “errealismo magikoa” izenez ezagutzen den estilo literarioa ezagun egiteagatik, elementu eta gertaera magikoak erabiltzen baititu beste egoera arrunt eta errealista batzuetan. Bere lan batzuk fikziozko Macondo herrian daude girotuta (batez ere Aracataca bere jaioterrian inspiratua), eta gehienak bakardadearen gaia jorratzen dute. Gaztelaniazko idazlerik itzuliena da.

1970ean ''"persona non-grata"'' izendatu zuten Kolonbian, orduko presidente militarrak hala erabakita, idazlearen aktibismo politikoa zela-eta. Baina 2014ko apirilean García Márquez hil zenean, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak, "Inoiz bizi izan den kolonbiarrik handiena" izendatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'García Márquez, Gabriel', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1987
    Liburua
  2. 2
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1981
    Liburua
  3. 3
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1992
    Liburua
  4. 4
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1994
    Liburua
  5. 5
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1985
    Liburua
  6. 6
  7. 7
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1996
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali