Stephen King

Stephen Edwin King (1947ko irailaren 21a, Portland) AEBetako idazle ospetsu eta emankorra da, beldurrezko generoan espezializatuta. Richard Bachman ezizenarekin ere idatzi izan du; gainera, haren kontakizun asko bere sorleku Maine estatuan kokatuta daude. Idatzi dituen best-seller artean, ''The Dark Tower'', ''The Green Mile'', ''The Stand'', ''The Shining'', '''Salem's Lot'', ''Carrie'' eta ''It'' daude. Haietako gehienak zinemaratu dituzte.

= Lehen urteak =

Stephen Edwin King 1947ko irailaren 21ean Portlanden, Maine, jaio zen. Haren gurasoak Donald Edwin King eta Nellie Ruth izan ziren. Stephen Kingek bi urte zituela aitak alde egin zuenez familia egoera ekonomiko txarrean utzita, haurtzaroa eta gaztaroa diruz eskas bizi zituen. Erlijio heziketa metodista izan zuen eta heldutasunean hala izaten segitzen du. Durham Elementary Eskolan ikasi zuen eta  Lisbon Falls Institutuan graduatu. Oso gazte hasi zen idazten entretenimendu gisa bere anaiaren aldizkarian eta, geroago, ikusitako filmetan oinarritutako ipuinak bere ikaskideei saltzen hasi zen. Argitaratu zioten lehen ipuina ''I Was a Teenage Grave Robber'' izan zen ''Comics Review'' aldizkarian 1965ean. 1966tik 1970era Maineko Unibertsitatean ikasi zuen ingelesez arteetan lizentziatura lortu zuen arte. Ikasketak ordaintzeko lan-saio erdiko hainbat lanetan jardun zuen. Bertako liburutegian ezagutu zuen 1971n bere emaztea, Tabitha King.

= Idazle ibilbidea = Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'King, Stephen', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork King, Stephen
    Argitaratua 1978
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali